Kaixo lagunok! Ikasturtean zehar lantzen ditugun lanak eta musikari buruzko hainbat materiala eskuratzeko aukera ederra izango duzue.
2013-10-18
2013-10-14
MATACULEBRA
Agurtzane Goitiari esker, 6. mailan abesti hau landuko dugu
http://musikagelapdi.blogspot.com.es/2012/04/perkusioa-mataculebra-kepa-junkera.html
http://musikagelapdi.blogspot.com.es/2012/04/perkusioa-mataculebra-kepa-junkera.html
Dantza makabroa
Halloween berehala ailegatuko zaigu eta festa horrekin batera gu dantza makabroa landuko dugu. Kontuz mamuekin!!!
2013-05-02
ERRITMOA LANTZEKO
Sarean bideo hauek aurkitu ditut eta interesgarria iruditu zait 1go zikloan irakurketa erritmikoa lantzeko.
2013-03-12
2013-03-08
HOLE IN ONE
UELELE MOLIBA
Kongoko abesti bat da eta abesti honetan ez dago instrumenturik, bakarrik giza ahotsa entzuten dugu.
Afrikara goaz
Oso ezaguna da kanta hau, baina gaur Afrikan nola abesten duten ezagutuko dugu. Ezaguna egiten al zaizue?
2013-03-06
A LA KINKIRRI - OSKORRI
Aste honetan begiak barrez-barrez 4. mailakoekin landu dugu. Datorren astean karaoke hau landuko dugu klasean. Zuen gustokoa izatea espero dut.
2013-02-22
ZEA MAYS- NEGUA JOAN DA TA
2013-02-21
UDABERRIA- VIVALDI.
VIVALDI- UDABERRIA
Antonio Vivaldi (Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a) venetar musikagilea eta biolin-jotzailea izan zen. Musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa da.
Venezian jaio zen. San Markoko dukearen biolin-jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere musika tresnarik gustukoena, biolina.
Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek.
Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. La Pieta izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez dira batere txarrak.
Ikus dezakegu bideo honetan Vivaldik konposatu zuen "Udaberria" izeneko obra.
2013-02-20
2013-02-15
2013-02-08
ZENBAT MIN
2013-02-07
BIL, BIL, BIL- OSKORRIREN KANTA
Oskorri folk musika taldea da, Euskal Herriko beteranoena. Sustraidun musika lantzen du 1972etik, "instrumentu tradizional eta modernuen arteko oreka" mantenduz. Ibilbide luze honetan, hainbat kide eta kolaborazio eduki du taldeak, baina hasieratik Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez Oskorrin egon dira.
1997an grabatu zuten bere 25. urteurreneko diskoa zuzenean, Getxon, eta 2007an 35.ekoa Bilbon.
Bere diskografia:
- Gabriel Arestiren Omenez (1976).
- Mosen Bernat Etxepare 1545 (1977).
- Oskorri (1979).
- Plazarik plaza (1980).
- Natxo de Felipe eta Oskorri sortu zen (1981).
- Adio Kattalina (1982).
- Alemanian euskaraz (1984).
- Hau hermosurie (1984).
- In fraganti (1986).
- Hamabost urte eta gero hau (1987).
- Datorrena datorrela (1989).
- Hi ere dantzari (1991).
- Badok 13 (1992).
- Katuen testamentua (1993).
- Landalan (1995).
- 25 kantu-urte (Zuzenean, 1996).
- Marijane kanta zan! (1997).
- Ura (2000).
- Vizcayatik... Bizkaiara (2001).
- Desertore (2003).
- Ekidazu (2003).
- Doktor Do Re Mi eta Benedizebra (2005).
- Doktor Do Re Mi Euskal Herrian (2006).
- Banda band (2007).
- Dantza Kontra Dantza (2011).
KORRIKA
Otsailean gaude eta laister, martxoan lasterketa erraldoi bat izango dugu Euskal Herritik zehar euskeraren alde. Martxoaren 14an, Andoainen hasiko da eta martxoaren 24an Baionara heldu arte.11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du.
Eta hemen karaoke moduan, abesteko prest zaudete?
Eta hemen karaoke moduan, abesteko prest zaudete?
9. SINFONIA- BEETHOVEN
AI SE TE PEGO- txirulaz jotzeko
AI SE EU TE PEGO- txirulaz jotzeko- zati erreza
Ziur nago udan kanta hau hondartzan, festetan edo telebistan entzun duzuela. Nahi izanez gero, hemen uzten dizuet partituraren zati bat, oso erreza da zati hau jotzeko. Ikasten baduzue musika gelan entzutea gustatuko litzaidake.
Eta hemen entzun dezakezue euskerazko bertsioa: ROSA ROSA
2013-01-31
2013-01-22
Shrek- I´m believer
Ziur nago batzuentzat pelikula hau ezaguna dela. Txirulaz ikasteko prest al zaudete?
AITORREN HIZKUNTZ ZAHARRA
2013-01-15
AGATE DEUNA
Urtarrilean gaude. Oporretatik eskolara bueltatu gara eta otsailean festaz betetako hilabetea izango da. Alde batetik Agate Deuna ospatuko dugu eta beste aldetik inauteriak. Horren ondorioz, Agate Deunaren kanta hemen daukazue. Hori bai, herri bakoitzean ohitura desberdina dago eta horregatik, batzuetan aldaketa batzuk ikus ditzakegu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)