2013-02-21

UDABERRIA- VIVALDI.



VIVALDI- UDABERRIA
Antonio Vivaldi (Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a) venetar musikagilea eta biolin-jotzailea izan zen. Musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa da.
Venezian jaio zen. San Markoko dukearen biolin-jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere musika tresnarik gustukoena, biolina.
Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek.
Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. La Pieta izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez dira batere txarrak.
Ikus dezakegu bideo honetan Vivaldik konposatu zuen "Udaberria" izeneko obra.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina