2013-02-22

ZEA MAYS- NEGUA JOAN DA TA



Zea Mays euskal rock musika taldea da, Bilbon sortutakoa 1997an.

TALDEKIDEAK:
DISKOGRAFIA:

1998- Zea Mays
2000-
Elektritatea
2002-
Harrobian
2005- Sortuz, grabitatearen aurka
2007- Morphina
2010- Era


2013-02-21

UDABERRIA- VIVALDI.



VIVALDI- UDABERRIA
Antonio Vivaldi (Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a) venetar musikagilea eta biolin-jotzailea izan zen. Musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa da.
Venezian jaio zen. San Markoko dukearen biolin-jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere musika tresnarik gustukoena, biolina.
Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek.
Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. La Pieta izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez dira batere txarrak.
Ikus dezakegu bideo honetan Vivaldik konposatu zuen "Udaberria" izeneko obra.

 

2013-02-08

ZENBAT MIN

Aste honetan musika gelan batzuk eskatu egin didazue kanta hau. Espero dut etxean ere disfrutatuko duzue.

2013-02-07

BIL, BIL, BIL- OSKORRIREN KANTA



Oskorri folk musika taldea da, Euskal Herriko beteranoena. Sustraidun musika lantzen du 1972etik, "instrumentu tradizional eta modernuen arteko oreka" mantenduz. Ibilbide luze honetan, hainbat kide eta kolaborazio eduki du taldeak, baina hasieratik Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinez Oskorrin egon dira.
1997an grabatu zuten bere 25. urteurreneko diskoa zuzenean, Getxon, eta 2007an 35.ekoa Bilbon.


Bere diskografia:
  1. Gabriel Arestiren Omenez (1976).
  2. Mosen Bernat Etxepare 1545 (1977).
  3. Oskorri (1979).
  4. Plazarik plaza (1980).
  5. Natxo de Felipe eta Oskorri sortu zen (1981).
  6. Adio Kattalina (1982).
  7. Alemanian euskaraz (1984).
  8. Hau hermosurie (1984).
  9. In fraganti (1986).
  10. Hamabost urte eta gero hau (1987).
  11. Datorrena datorrela (1989).
  12. Hi ere dantzari (1991).
  13. Badok 13 (1992).
  14. Katuen testamentua (1993).
  15. Landalan (1995).
  16. 25 kantu-urte (Zuzenean, 1996).
  17. Marijane kanta zan! (1997).
  18. Ura (2000).
  19. Vizcayatik... Bizkaiara (2001).
  20. Desertore (2003).
  21. Ekidazu (2003).
  22. Doktor Do Re Mi eta Benedizebra (2005).
  23. Doktor Do Re Mi Euskal Herrian (2006).
  24. Banda band (2007).
  25. Dantza Kontra Dantza (2011).

KORRIKA

Otsailean gaude eta laister, martxoan lasterketa erraldoi bat izango dugu Euskal Herritik zehar euskeraren alde. Martxoaren 14an, Andoainen hasiko da eta martxoaren 24an Baionara heldu arte.11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du.

Eta hemen karaoke moduan, abesteko prest zaudete?

9. SINFONIA- BEETHOVEN



Ludwig van Beethoven (Bonn, Alemania, 1770eko abenduaren 16a? - Viena, Austria, 1827ko martxoaren 26a), musikagilea izan zen. Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da Bederatzigarren Sinfonia, Europar Batasunak ereserkitzat hartu duena.

bi bider hamar

Hemen txirulaz jotzeko abesti oso erreza daukazue. Anima zaitezte!

AI SE TE PEGO- txirulaz jotzeko

Hemen beste bertsio bat daukazue. Hau zailagoa da. Nor animatu da jotzeko?

AI SE EU TE PEGO- txirulaz jotzeko- zati erreza



Ziur nago udan kanta hau hondartzan, festetan edo telebistan entzun duzuela. Nahi izanez gero, hemen uzten dizuet partituraren zati bat, oso erreza da zati hau jotzeko. Ikasten baduzue musika gelan entzutea gustatuko litzaidake.

Eta hemen entzun dezakezue euskerazko bertsioa: ROSA ROSA