2012-10-31

"Sehaska kanta"- Brahms




Guk 5. mailan  txirulaz landutako lehenengo kanta "sehaska kanta" Johannes Brahms-ek  konposatu zuen.
Johannes Brahms (Hanburgo, 1833ko maiatzaren 7a - Viena, 1897ko apirilaren 3) musika erromantikoko konpositore alemaniarra izan zen.
Hanburgon jaio zen. Aita kontrabaxu-jole izan zen. Hark irakatsi zizkion bere lehenengo musika jakinbideak. Laster nabaritu zitzaion piano-jotzaile ona zela, eta gaztetik, familiaren gastuak ordaintzen zituen jatetxeetan eta tabernetan pianoa jotzen, era berean klaseak ere ematen zituen.
Brahms-ek piano errezitaldi publikoak eskaini zituen, baina ez zuen nahi besteko arrakastarik izan.
 1853ean kontzertu bira bat hasi zuen orduko musikari famatu batekin. Bere bidaian Franz Liszt eta Robert Schumann ezagutzeko aukera izan zuen.
1862an Brahmsek behin-betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, han konposizioari erabatean eskaini zuen bere bizitza. Ia 30 urte izan ziren obra musikalen konposaketari eskainirik.

Brahms naturaren maitale izan zen. Viena inguratzen duten basoetan paseatzea gustoko zuen.

KAIXO ABESTIA- URTZ TALDEA


Gaur kanta hau gelan landu dugu.

2012-10-30

SIMON JOLASA

http://www.jugarjuegos.com/juegos/flash/simon/juego.htm

MIKE ETA MIKEL


Amerika gaia ez dugu amaituko, ezta? hemen Mike amerikanoa da eta Mikel ameriketan dabil.

SAN FERMIN KANTA

Gaur gaztelaniazko kanta jarri dizuet. Guk motelago txirulaz landu dugu. Aurreko astean froga egin genuen eta orokorrean ondo egin zenuten, hori bai gogoratu txirula jotzen dugunean besoak eta eskuak ondo jarri behar ditugula.


CARMEN- GEORGES BIZET

Gaur gelan Georges Bizet-en "CARMEN" entzun dugu eta gorputz-instrumentuak landu ditugu. Beste egun batean, perkusiozko instrumentuak sartuko ditugu. Bideo honetan bere biografiari buruzko informazioa jasota dago. Hori bai, ingelesez dago. Bideoa ikusi al duzue? Begiratu ondo noiz eta non jaio zen, eta hurrengo klasean esango al didazue?

EUROPA

Gaur musika gelan txirulaz guk ezagutu egin dugun  "Europa" kanta  "Te deum preludioa" da eta Marc-Antonie Charpentierrek  konposatu egin zuen. "Eurovision"  telebistako programan bai sarreran bai amaieran entzun dezakegu. Programa honetan Europako herrialdeak parte hartzen dute. Herrialde bakoitzaren ordezkariak egoten dira. "Eurovision" 1956an hasi zen. Bideoklip honetan abestitako remix bat entzun dezakegu. Hasiera ez du ematen guk interpretatutako musika, baina entzun ezazue eta konturatu egingo zarete.

ZARENA ZARELAKO

Gaur klasean kanta hau ikusi dugu, baina oso ondo bazenekiten.

BAGA, BIGA, HIGA

Gaur bi kanta landu ditugu. Haietariko bat, Mikel Laboaren abestia izan da.

2012-10-24

DINOSAURO HILAK


Abestiak oso ondo ikasten ari zarete. Ez dut uste, baina hurrengo klasean kontuz ibiliko gara dinosauro batekin ez topatzeko.

PIXKABATESMUCHO



6. MAILAN ABESTI HAU LANDU DUGU ETA 5. MAILAN EZ DUGU LANDU, BAINA ESKATU EGIN DIDAZUENEZ, HEMEN UTZIKO DIZUET.

2012-10-22

DENBORAREN MAKINA

2. mailan Denboraren makina landu dugu eta oso gustora nire ustez. Hemen etxean praktikatzeko aukera duzue.

AMERIKA








Gelan Amerika gaia hainbat abestiekin landu dugu. Kolonek, noiz aurkitu zuen Amerika?

2012-10-21

QUEEN- WE WILL ROCK YOU

Beno lagunak, berriro hemen nago eta klasean abesti hau landuko dugu, Queen taldea sortu zuen kanta polit hau. Ondo ikasi kanta, klasean lan ederrago ateratzeko. Bi bideo utziko dizuet, bigarrena kanta idatzita dago.

MUSIKOGRAMA: Mozarten sinfonia

2012-10-20

FRERE JACQUES- ANAI XANTI

IKASTURTE HASIERAN KANTA HAU EUSKARAZ LANDU GENUEN 1GO MAILAN. ZIUR NAGO ASMATUKO DUZUELA. SORTE ONA ETA KLASEAN ESANGO DIDAZUE. FRANTSESEZ ABESTUKO DUGU? ANIMA ZAITEZ.

4. MAILAKOAK TXIRULAZ ERE IKASI DUTE KANTA HAU.

2012-10-19

LOREEN BALSA

HUNGARIAR DANTZA

XIRULA MIRULA

Aurten 3. mailakoak txirula jotzen hasi zarete eta ikasgelan lehenengo abestia ikasi genuena "Xirula zortzi zulo ditu". Txirula jotzen oso ondo ikasten ari zarete eta 3 nota ondo egiten badakigu. Jarraitu horrela!

BUELTAKA BUELTAKA BIRZIKLATUZ

Askotan, erosten ditugun gauzak gutxi balio dizkigute eta berehala zaborretara botatzen ditugu. Ingurumena zaintzeko, batzuetan gutxiago erosiz gero, zaindu egingo genuke. Hasiko al gara gure ingurua gehiago zaintzen? Hau da, 3. mailako landutako abesti bat. Zuen gustokoa izango dela espero dut.

2012-10-18

2012-10-07

1,2,3,4 ISPILU AURREAN

Aurreko asteetan landutako "1,2,3,4 ispilu aurrean" abestia hemen uzten dizuet.

TCHAIKOVSKY- MARIGOZO

Musika klasean Tchaikovskyren abesti bat entzun genuen. Tchaikovsky 1840an jaio zen eta 1893 hil egin zen. Errusiarra zen. Intxaurhausletik ateratako Marigozoren (danza del hada de azúcar) kanta entzun genuen eta gorputz instrumentuak eta keinu batzuk erabili ditugu. Gero, perkusiozko instrumentuak erabiliko ditugu. Zuen gustokoa izango dela espero dut.