2012-10-31

"Sehaska kanta"- Brahms




Guk 5. mailan  txirulaz landutako lehenengo kanta "sehaska kanta" Johannes Brahms-ek  konposatu zuen.
Johannes Brahms (Hanburgo, 1833ko maiatzaren 7a - Viena, 1897ko apirilaren 3) musika erromantikoko konpositore alemaniarra izan zen.
Hanburgon jaio zen. Aita kontrabaxu-jole izan zen. Hark irakatsi zizkion bere lehenengo musika jakinbideak. Laster nabaritu zitzaion piano-jotzaile ona zela, eta gaztetik, familiaren gastuak ordaintzen zituen jatetxeetan eta tabernetan pianoa jotzen, era berean klaseak ere ematen zituen.
Brahms-ek piano errezitaldi publikoak eskaini zituen, baina ez zuen nahi besteko arrakastarik izan.
 1853ean kontzertu bira bat hasi zuen orduko musikari famatu batekin. Bere bidaian Franz Liszt eta Robert Schumann ezagutzeko aukera izan zuen.
1862an Brahmsek behin-betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, han konposizioari erabatean eskaini zuen bere bizitza. Ia 30 urte izan ziren obra musikalen konposaketari eskainirik.

Brahms naturaren maitale izan zen. Viena inguratzen duten basoetan paseatzea gustoko zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina